XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atraka. - Mutil....

Tanti. - Eta deo talto!.

Atraka. - A bai! Ortik aurrerakua bazekiagu.

Tanti. - Gauz oyek dodolatzian sadaldua elateko dodua editen zat.

Atraka. - To bada, to! Ordu bete ontan emen ziok zai.

Tanti. - Etatzat.

(Besua luzatzen du; baña, basua artu baño len, atera begiratzera juaten da, ta larriturik oju egiten du).

Eletiolia! Eletiolia! Batiak ni!.

(Atzetik lasterka juaten da).

Atraka. - Ja! ja! A zer ikara! Ori bai dijuala toli ta toli, talto ta talto.

Ja! ja!... Eta orain, zer egingo det nik baso onekin?... Alperrik galtzia baño, alperrik edatia obe dala esan oi da, ta... edan egin bearko.

BOSGARREN IRUDIA.

Pello Atraka, On Jeolimo, gero Antton.

Pello edaten asten danian On Jeolimo atzeko atetik sartzen da.

Orduan Pello'k, basua gordiaz, patin aldera egiten du.

On Jeolimo - Jaungoikuak egun on dizutela.

Atraka,- (Oi! Sagardo jabia!) Bai, jauna, patiña garbitzera oraintxe juan da; beriala deituko diyot.

Antton!.

On Jeolimo - Emen al dago Antton?.

Atraka. - Bai, jauna, bai; beriala etorriko da.

Antton, Antton!.

Anton. - Nor da? (Antton patiñako atean azaltzen da; uste gabean Atraka jotzen du ta basua botatzen diyo).

Biyak. - A!.

Anton. - Katuentzako al ukan? (Nagusiya ikusten du).

- (Oi! Nagusiya!) (Patiñara iges egiten du).

Atraka. - Iya ixuri ukan.

(Antton'en ondotik patiñara juanaz).

On Jeolimo - (Atetik Antton'i ojuka).

- Antton! Antton! Nora zuaz?.